XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Beste whisky bat. Jarri zan taburetean. Itziar-ek buelta erdi eman zuen, berari begira jarri arte.

Oinak, bata bestearen gainean ipini ebazan.

Asko ikusten zan.

Rikardo-k, berez, oinetaruntz begiratu zuen.

Gero, neskearen gorputz osoari.

Zelakoa dagoen hau, kontxo!.

- Jarriko gara mahai baten inguruan?
- Bai, goazen.

Jezarrita gero, Rikardo-k zigarro kajea atera zuen eta neskeari eskeini eutsan.

Itziar-ek zigarro bat hartu zuen, eta Rikardo-k beste bat.

Honek sua eman eutsan.

- Gaur goizean esan deutsudan legez hasi zan Rikardo, zuk lan egiten duzun fabrika hortako uzaba nire aita da, eta zuretzat leku eta egoera on bat erraz lortu neike.

Eman egidazu zure izen eta abizenak, eta zein departamentuan zagozan lanean.

Esan egidazu ere, zure ustez zertan lan egin zeinken eta nahi duzun, orain arte baino hobeago nahi izatekotan, eta nire aitarekin hitz egingo dut.

Itziar-ek ez zuen asko pentsatu bere erantzuna.

Egia esateko, elkar hizketa honen urteera guztiak zehatz aztertu zituen egun osoan, eta bere jokaera osorik asmatuta eukan.

Haugaitik, duda barik eta arin erantzun zuen:
- Milesker, Rikardo.